Jokuetan parte hartu duen talde bat. (Argazkia: Malen Aldalur)
Intxarrondo festaz bete dute Traganarrua kofradiako kideek. Egun osoko egitaraua prestatu dute horretarako: bazkaria eta kanoikada egin dute eguerdian; kantuan aritu dira bazkalostean; ondoren, jolasak egin dituzte; eta azkenik, putzua abordatzeRa.
Txalekoak jantzi eta atzo hasitakoari jarraipen polita eman diote. Eguzkitik ihesi itzaletan bazkaldu eta gitarraren doinuan alaitu dute eguerdia. Azken kopak bukatuta jolasei ekin diete, baina kantatzeari utzi gabe. Hiru taldetan lehiatu dute traganarruek. Kantuan aritu dira lehenengo jolasean, bakoitzaren jakintza musikalak erakutsiz. Gero, bazkarian jandakoak botatzeko korrikaldi laburrak egin dituzte ‘zapi joko kolaboratzailean’. Jolasean jarraitu dute aspertu arte.
Azkenik, berotik eta eguzkitik ihesi putzura salto egin eta abordatu egin dute. Kaitik Intxaurrondora eraman dute piratek festa.