Iritsi da zirkua piratetara
Eskifaia Gazte Kofradiak antolatuta zirku ikastaroa egin dute.
Eskifaia Gazte Kofradiak antolatuta zirku ikastaroa egin dute arratsaldean kaian. Slackline edo aireko dantza egiteko aukera egon da bertan, baita ohe elastikoetan saltoka aritzekoa ere. Berotik ihesi itzalean adin guztietako jendea bildu da. Batzuk animatu dira saltoak egitera, sokan gora igotzera edo soken gainean oinez egitera; beste batzuk aldiz, nahiago izan dute albotik begiratu.