Jon Pagolak egingo du Aste Nagusiko bigarren eguneko txio kronika
Jon Pagola kazetaria eta Kulturaldia webgunearen arduradunak hartuko dio lekukoa Mikel Pagadiri. Bera izango da Aste Nagusiko bigarren txio kronika egitearen arduraduna.
Astean zehar iragarri dugun bezala abuztuaren 13tik 21era bitartean sare sozialak astintzeko prest dauden txiolariak izango ditugu lagun.
Berriak Sanferminetan erabili zuen #sfk16 9×9 txio kronikaren eredua bereganatu eta Donostiako #AsteNagusia2016-ra moldatu dugu IRUTXULOKO Hitzan. Mikel Pagadi gidoilaria izan zen estreinakoa. Gaur Jon Pagola kazetariak eta Kulturaldia webgunearen arduradunak hartuko du lekukoa.
Tweets by jonpagola