Zaporeak proiektuak salatu du euren sukaldeari eraso egin dietela Greziako Chios uhartean
Jakinarazi dutenez, sukaldera sartu direnean janari guztia “lurrean bueltaka” aurkitu dute. Gaineratu dute, “azkar” erantzun dutela boluntarioek eta euren “babes guztia” azaldu dietela.
Guztira 40 pertsona inguruk hartu dute parte garbiketa lanetan eta ahalik eta material gehien salbatu dute.
Dena den, “guztiaren gainetik lanean” jarraituko dutela jakinarazi dute.
Zaporeak proiektuaren lehen boluntario taldea martxoaren 1ean abiatu zen Donostiatik, errefuxiatuei jaten emateko. Elikatzen lagundu ez ezik, euren egoeraren berri ere eman nahi dute.
Zaporeak proiektuko bi kide elkarrizketatu zituen IRUTXULOKO HITZAk.