Kalefesta La Flamenkan. (Argazkia: Malen Aldalur)
Bi eletrotxaranga lagun zituztela Donostiako kaleak alaitu dituzte piratek. Arratsaldeko 19:00etan abiatu dira kalejiran; bata, La Flamenkatik eta bestea, Grosetik.
Orain arte, kofradia bakoitza elektrotxaranga batekin irteten zen eta, ondoren, La Flamenkan elkartzen ziren guztiak. Aurten, aldiz, bi txaranga izan dituzte lagun.
Eguerdian bazkaria egin dute Ubarroiak eta Eskandalosa kofradiek Grosen, eta Traganarruekin batu ostean dantzan hurbildu dira La Flamenkara. La Flamenkan, berriz, Aingura Kofradiaren bazkari herrikoia eta Jaraneroak antolatutako giza fiutbolina egin dituzte. Gainerako kofradiak, La Flamenkatik hasi eta La Flamenkan amaitu dute KaleFestako ibilbidea, Parte Zahar guztia dantzan jarri ostean.