
Marina Landa komunikatzailea arduratuko da Aste Nagusiko laugarren txio kronika egiteaz.
Mikel Pagadik,
Jon Pagolak eta
Aiora Mujikak egin dituzte lehen hiru egunetakoak. Nola kontatuko ote du Aste Nagusia Landak?
Astean zehar iragarri dugun bezala Aste Nagusian sare sozialak astintzeko prest dauden
txiolariak izango ditugu lagun. Izan ere, Berriak Sanferminetan erabili zuen
#sfk16 9×9 txio kronikaren eredua bereganatu eta Donostiako
#AsteNagusia2016-ra moldatu dugu IRUTXULOKO Hitzan.