Bertakoa, beganoa, zeliakoa eta herrikoia
Aingura kofradiak bazkari berezia prestatu zuen atzo Flamenka gunean: beganoa, zeliakoa eta bertakoa. Elikadura burujabea aldarrikatzen du Aingurak, bere sorreratik. 2013. urteko Aste Nagusian zenbait ekologista jai ereduez hausnartzen hasi ziren, eta Donostiako Piratek ikuspegi berri bat behar zutela pentsatu zuten. Horrela hasi zen Aingura kofradia sortzeko ideia. Izan ere, Aingurak bertako produktu, ekologista eta kontsumo eredu berri baten alde egiten du: “Naturarekiko errespetua izatea, bizi eredu iraunkor baten alde”. Aurten Aingura kofradiak gorpuztu du piraten Ezkila kapitaina.