Buruhandi eta erraldoiei beldurra diezu?
Donostiako Itzurun konpartsak 35 urte bete ditu aurten. Urte ederra bizitzen ari dira. San Sebastian egunaren bezperan Hiritar Merezimenduaren domina eskuratu zuten, eta Kultur Hiriburutzaren harira ekitaldi bereziak egin dituzte aurtengo Aste Nagusian. Antxon Gisasola Itzurun konpartsako kidearekin izan da IRUTXULOKO HITZA. Ostiraleko papereko zenbakian erraldoi eta buruhandiei buruzko erreportajea kaleratuko dugu. Bitartean, astearteko irudien bilduma bat ikus dezakezue webgunean.