Maialen Chourraut olinpiar txapeldunari harrera egin diote
Olinpiar txapelduna da Maialen Chourraut (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1983). Euskal Herriak bakarka eman duen bigarren olinpiar txapelduna —Miguel Indurain izan zen lehena, 1996an, Atlantan (AEB)—. Donostiako Atletico klubean hasi zen piraguismoan 12 urte zituenean. Bere entrenatzaile Xabier Etxanizekin izan da harreran. Chourrautek eskerrak eman dizkie Basque Team fundazioari, familiakoei, Donostiako Atletiko klubari eta Seu d’Urgell Kataluniako herriari —bertan entrenatzen da—. Hunkituta azaldu da egunotan jasotako babesarekin.