Aitor San Franciscok egingo du gaur Irutxuloko Hitzaren
#AsteNagusia2016 txio kronika! Bere Twitter kontuan utzi duen arrastoagatik, bart La Flamenkan izan da Glaukoma eta Bad Sound Systemen kontzertuan. Ea nola heltzen dion Aste Nagusiko seigarren egunari! Hamaika saltsatan ibili ohi da San Francisco. Ekonomia zirkularrean aditua da, baina musikazale amorratua izanik, DJ gisa ibili ohi da batzuetan. Donostia Kriterium lasterketaren antolakuntzan ere arte hartu du. Kontakizun interesgarria ekarriko digulakoan gaude!
Mikel Pagadik,
Jon Pagolak, Aiora Mujikak, Marina Landak eta
Mikel Saldisek egin dituzte Aste Nagusiaren lehen bost egunetako kronikak.
Iragarri bezala, Aste Nagusian sare sozialak astintzeko prest dauden
txiolariak izango ditugu lagun. Izan ere, Berriak sanferminetan erabili zuen
#sfk16 9×9 txio kronikaren eredua bereganatu eta Donostiako
#AsteNagusia2016-ra moldatu dugu IRUTXULOKO Hitzan.
Aitor San Franciscoren ondoren,
Leire Cano,
Ane Fernandez eta
Hiru Damatxoko kideak izango dira hurrengo txiolariak.