Nola bizi daiteke Aste Nagusia ziega batean?
Xibaro kofradiak ziega bat muntatu du Lasta gunean.
Preso, errefuxiatu eta iheslariak gogoan ditu Xibaro kofradiak, horixe baita euren nortasunaren ikur. Aste Nagusiaz hirian gozatzeko aukerarik ez dute horiek guztiak gogoan dituzte euren egitarauan.
Oraingoan, gainera, txanponari buelta eman, eta jai giroan dabiltzan pirata eta gainerako herritarrei presoen bizimodua erakustea dute helburu. Hala dio, Asier Lauzurika, Xibaro kofradioako kideak: “Espainia eta Frantziako kartzeletan dauden piraten bizimodua erakustea da helburua”.
Horretarako, ziega edo ‘txabolo’ bat eraiki dute eguerdian Lasta gunean. Lauzpabost metro koadro eskas ditu, eta benetako ziega baten berdin berdina da. Hala berretsi du behintzat Sergio Garcia preso ohiak.
Gaueko parrandarako berriro kenduko dute ziega, eta larunbatean berriro muntatuko dute gaur ikusteko aukerarik izan ez dutenek ikus dezaten.
Presoen bizitokia ikusteaz gain, euren otorduak ere erakutsi dituzte. Xibaro kofradiako kide diren hainbat preso ohi arduratu dira ‘menu talegeroa’ prestatzeaz.
Jai giroak ez du etenik La Flamenka gunean, baina pirata guztiak ez daudela bertan gogoratu dute gaurkoan ere.