
Jende andana dabil hiriko kaleetan, hori nabarmena da. Bertakoak, ingurukoak eta urrutitik etorritakoak; guztiak jai giroan. Baina nola eragiten du horrek hirian; nola herritarrengan?
Nola bizi dute Aste Nagusia donostiarrek: lanean ala oporretan; ala biak uztartuz ahal den moduan?
Eta batzuk parranda egiteko
nork egiten du lan Donostian? Juantxo taberna lagin gisa erabilita, zenbat ogitarteko prestatzen ote dituzte pare bat ordutan?
Egitarau potoloen letra txikien atzean zenbat jarduera pasatzen dira oharkabean?
Galdera hauei guztiei erantzun bat ematen saiatu da oraingoan IRUTXULOKO HITZA. Aste Nagusiko ale berezia eskura dago jada, hainbat erreportaia eta elkarrizketa interesgarrirekin.
Pirata gora eta pirata behera, baina zer eta
zeintzuk izan ziren benetako piratak? Horretaz badaki puska bat
Joseba Barriola piratazaleak.
Eta hiriko jai giroa astintzen ere ondo daki
Itzurun konpartsak. 35 urte bete ondoren, eta Hiritar Merezimenduaren Domina jasota, beti bezain alai dabiltza konpartsako erraldoiak goitik behera begiratuz.
Azkenik, txanpon berak bi alde dituenez,
iritziari ere tarte zabala eskaini dio astekariak, Markel Ormazabal eta Irati Urkiolaren idatziekin, eta Batix Ezeizaren begirada bereziarekin.
Abordatzea iruditan,
kanoikada,
Matti eta errefuxiatuak… esku artean hartu eta lasai lasai irakurtzea hoberena.
Gozatu Aste Nagusiaz!!