Lau ileorde eta bi betaurreko handi nahikoak dira Lasta gunea dantzan jartzeko
Piratek playback saio umoretsua egin dute.
Mozorro bat, musika eta umorea. Horiexek dira Piratek oraingoan erabili dituzten hiru osagai magikoak. Eta horiexek nahikoak izan dira Lasta gunea dantzan jartzeko.
Kalepoza kofradiaren egitarauaren baitan antolatu dute kuadrillen arteko playback lehiaketa. Hiru sari nagusi banatu dituzte, eta laugarren sari berezi bat ere bai.
Epaimahaikideek ez dute lan erraza izan, ordea, ikusleen oihu eta txaloen arabera parte hartzaile guztiak baitziren artista bikainak.
Hona lehiaketako une berezi batzuk, eta baita talde irabazlearen saioa ere.