
Bart izandako euri jasen ondorioz suen ikuskizuna behar baino lehenago eten behar izan zuten.
Euriak arazo teknikoak sortu zituen suak jaurtitzen diren tresnerian, eta
Luso Pirotecnia etxeak ezin izan zuen ikuskizun osoa eskaini.
Arazoak arazo, gaur eguerdian jakinaraziko dute nor izan den su artifizialen lehiaketako irabazlea.