Leire Canok egingo zuen atzoko, Irutxuloko Hitzaren
#AsteNagusia2016 txio kronika!
Willis Drummonden kontzertuan izan zen, La Flamenkan, eta zuzeneko indartsuari buruzko txio batekin estreinatu zuen bere kronika. Jaia eta lana uztartu ditu, ordea, Canok eta Musika Hamabostaldiaren inguruko hainbat pasarte kontatu ditu. Baita bidean topatu dituen bitxikeria batzuk erakutsi ere. Eta nola ez, suak, izozkiak, barraketara buelta… Ederra, Canoren begirada!
Mikel Pagadik,
Jon Pagolak,
Aiora Mujikak,
Marina Landak,
Mikel Saldisek eta
Aitor San Franciscok egin dituzte Aste Nagusiaren lehen sei egunetako kronikak.
Iragarri bezala,
Aste Nagusian sare sozialak astintzeko prest dauden txiolariak izango ditugu lagun. Izan ere, Berriak sanferminetan erabili zuen
#sfk16 9×9 txio kronikaren eredua bereganatu eta Donostiako #AsteNagusia2016-ra moldatu dugu IRUTXULOKO Hitzan. Leire Canoren ondoren,
Ane Fernandez eta
Hiru Damatxo-ko kideak izango dira hurrengo txiolariak.