Egiatarrek erabakiko dute Iztueta zubiarekin zer egin
Donostiako Udalak erabaki bat hartu behar du: konpondu edo bota eta trafikoa beste modu batean bideratu.
Erabaki bat hartu aurretik, ordea, bizilagunen iritzia jaso nahi dute. Horretarako, kontsulta bat egingo dute egiatarren artean, Herri Partaidetzaren bitartez.
“Erabaki bat hartu behar dugu: gaur egungo estetikari eutsi eta zubia konpondu; edo hura kentzea proposatzen duen proiektua berreskuratu, eta trafikoa trenbidearen azpitik desbideratuta, Teresa Kalkutakoa plazako pasabidearekin egin zen bezala”, adierazi du Ernesto Gascok, lehen alkateordeak.
Zubia konpontzea erabakiko balitz, hilabete batzuetan itxita egongo litzateke, eta udalak beste pasabideren bat egokitu beharko luke denbora horretarako.
Zubia botatzea erabakiko balitz, berriz, trafikoa bideratzeko biribilgune bat egingo lukete: “Justizia jauregiaren, Zuhaizti parkearen eta ikastetxe publikoaren artean egingo litzateke; Mandasko Dukearen pasealekuan arrapala dagoen tokian”, azaldu du Gascok.
Iztueta zubia hondatuta dago, eta