Sailkatze estropada irailaren 1ean izango da; emakumezkoetan hamar traineru lehiatuko dira, gizonezkoetan 24.
Kontxako Banderaren aurkezpena, kaian. (Argazkia: Donostiako Udala)
Uda luzea izaten dute arraunlariek, bakoitza bere liga eta txapelketetan murgilduta egoten baita. Iristear da, ordea, arraunlari askok tostartean jarraitzearen arrazoi nagusia: Kontxako Bandera. Urtero legez, hiru egunetan banatuko dute lehia; irailaren 1ean, osteguna, sailkatze estropada jokatuko dute, eta irailaren 4an eta 11n, lehen eta bigarren igandeko jardunaldiak.
Osteguneko sailkatze estropada 17:30ean hasiko da, emakumeekin, eta 18:00etan gizonen txanda izango da. Hala, emakumezkoetan hamar traineru lehiatuko dira zazpi txartelen bila; eta azkarrenak Arraun Lagunakekin batera arituko dira hurrengo bi igandeetan, 11:00etan. Gizonezkoetan, aldiz, 24 ontzi saiatuko dira zazpi postu horietako bat lortzen, eta Donostiarrarekin batera arituko dira lehian, aipatutako bi igandeetan (12:00etan).
Emakumeek 1’5 itsas miliako ibilbidea egin beharko dute, ziaboga bakarrarekin. Gizonek 3 itsas miliako bidea izango dute, ziaboga bakarrarekin horiek ere.
SAILKATZE ESTROPADAKO PARTAIDEAK
Emakumeen taldeak:
- Cabo
- Club de Remo a Cabana-Ferrol
- Club de remo Colindres
- Deusto-Bilbao
- Hernani Iparragirre sagardotegia
- Hibaika Jamones Ancin
- NT2 Hondarribia
- Orio Babyauto
- San Juan Iberdrola
- Zarautz-Getaria
Gizonen taldeak:
- Astillero
- Bermeo Urdaibai-Avia Campos Enagas
- Cabo
- Club de Mar de Castropol
- Club de Remo Ares
- Club de Remo Puebla
- Deusto-Bilbao
- Getaria Indaux Viveros San Anton
- Hibaika
- Kaiku Producha
- Lekittarra Elecnor BM
- NT2 Hondarribia
- Oiartzun
- Ondarroa Arraun Elkartea
- Orio Babyauto
- Portugalete Grupo Eulen
- S.D. Samertolameu
- San Juan Iberdrola
- Sanpedrotarra
- Sociedad Deportiva de Remo Pedreña
- Tiran Pereira
- Zarautz Navascal
- Zierbena Bahias de Bizkaia
- Zumaia Salegi jatetxea