Langabea bazara, ikasi euskara doan
Irailaren 1etik 14ra artekoa izango da izen emate epea.
Donostiako udalak erraztasunak emango dizkie berriro ere langabetu donostiarrei euskara ikas dezaten. Doako ikastaroak eskainiko dituzte hiru hilabetez; urriaren 5ean hasi eta abenduaren 2a arte.
Donostian erroldatua egotea, 18 urtetik gorakoa izatea eta langabetua izatea dira bete beharreko baldintzak. Matrikulatzeko epea irailaren 1etik 14ra dago zabalik eta Donostiako edozein euskaltegi homologatutan eman daiteke izena. Nahikoa da langabezi egoeran egotea izen ematea hasten den datarako, irailaren 1erako. Ikastaro hauek 120 ikastordu izango dituzte, egunero hiru ordu emango direlarik; astelehenetik ostiralera, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:45era. Asistentzia derrigorrezkoa da.
Ikastaro hauek eskaintzeko 38.000 euro bideratuko ditu udalak. 150 bat pertsonentzako lekua egon ohi da, hamar bat taldetan antolatuta. “Behar handiena dutenei erraztasunak eman behar zaizkie, baita euskara sustatzeko garaian ere. Langabetuek euskara ikasten badute, etorkizunean lanerako aukera gehiago izatea espero dugu”, adierazi du Miren Azkarate Euskara zinegotziak.
Horregatik, erabilera maila duten donostiarrak lehenetsiko dituzte ikastaroetan. Hau da, seigarren urratsekoak edo hortik gorakoak; erdi mailakoak. Dena dela, lekua egonez gero, eskaera guztiei erantzuten saiatuko direla azpimarratu du Azkaratek.
Iaz, 148 lagunek parte hartu zuten doako ikastaro hauetan, eta horietatik 42k euskara ikasten jarraitu zuten hiru hilabete pasa ostean.
Ikasturte berria hastearekin batera,