Olatuak eta haizea iragarri dituzte
Kontxako Banderaren sailkatze estropada izango da gaur arratsaldean.
Iritsi da arraunlari askok tostartean jarraitzearen arrazoi nagusia: Kontxako Bandera. Gaur erabakiko dute railaren 4an eta 11n zein ontzik parte hartuko duten estropadetan, hiria ordezkatuko duten gizonezkoen Donostiarra eta emakumezkoen Arraun Lagunak-Donostia Berdintasuna taldeekin batera. Iragarpenen arabera, metro eta erdiko olatuak eta haizea protagonista izango dira gaurkoan, beraz, ikuskizuna ziurtatua egongo da. Emakumeek 1’5 itsas miliako ibilbidea egin beharko dute, ziaboga bakarrarekin. Gizonek 3 itsas miliako bidea izango dute, ziaboga bakarrarekin horiek ere.
Sailkatze estropada 17:30ean hasiko da, emakumeekin, eta 18:00etan gizonen txanda izango da. Hala, emakumezkoetan hamar traineru lehiatuko dira erlojupean, zazpi txartelen bila, bi txandatan banatuta. Hala, azkarrenak Arraun Lagunakekin batera arituko dira hurrengo bi igandeetan, 11:00etan.
- Lehenengo txandan: Club de Remo a Cabana-Ferrol, Club de remo Colindres, NT2 Hondarribia, Deusto-Bilbao, Hernani Iparragirre sagardotegia.
- Bigarren txandan: Zarautz-Getaria, Orio Babyauto, Cabo, Hibaika Jamones Ancin, San Juan Iberdrola.
- Lehenengo txandan: Club de Mar de Castropol, Club de Remo Ares, Club de Remo Puebla, Zarautz Navascal, Hibaika, Oiartzun, Lekittarra Elecnor BM, Deusto-Bilbao, Getaria Indaux Viveros San Anton, Ondarroa Arraun Elkartea, S.D. Samertolameu, Sociedad Deportiva de Remo Pedreña.
- Bigarren txandan: Zumaia Salegi jatetxea, Portugalete Grupo Eulen, Zierbena Bahias de Bizkaia, Sanpedrotarra, Cabo, Astillero, Tiran Pereira, Orio Babyauto, San Juan Iberdrola, Kaiku Producha, NT2 Hondarribia, Bermeo Urdaibai-Avia Campos Enagas.