Errefuxiatuak eta itsasoan hildakoak gogoratzeko ekitaldia egingo dute Kontxa pasealekuan
Santa Klara uhartea ere argiztatuko dute.
Aylan eta Uretako Aingeruak, hainbat elkartek osatzen duten taldeak, ekitaldi bat egingo du bihar. Kontxa pasealekuko erlojuetan elkartuko dira, 19:00etan. Errefuxiatu guneetako pertsonen testigantzak irakurriko dituzte, eta 14 puxika edo kandela botako dituzte uretara. Hamalau, Giza Eskubideen Adierazpeneko 14. artikuluak zera baitio: ‘Jazarpena pairatzen duen pertsona orok du asilo eskatzeko eskubidea edozein dela ere herrialdea’.
Ekitaldiko irudiak grabatu eta errefuxiatu guneetara bidaliko dituzte elkartasun keinu gisa.
Santa Klara argiztatuko dute
Udalak, bere aldetik, bat egingo du #Ligh4Refugees kanpainarekin. Errefuxiatuen egoera gaitzetsi eta itsasoan hildakoak gogoratzeko Santa Klara uhartea argiztatuko dute bihar, ostirala, 21:45ean.
Ondoren, irudi hori erabiliko dute sare sozialetan zabaldu eta aurreko traolarekin Europak jasaten duen krisi humanitarioa gaitzesteko.
Aylan Kurdi hiru urteko mutiko siriarra hil zela urtebete igaro da. Mundua hunkitu zuen Turkiako hondartzan zetzan hilotz txikiaren argazkiak orduan, baina errefuxiatuen egoera latzak bere horretan jarraitzen du. Izan ere, milaka dira Europa bidean itsasoa zeharkatu nahian hiltzen direnak; 2016ko lehen seihilekoan 2.889 pertsona hil dira.
Errefuxiatu guneetan dauden pertsonen egoera ez da hobea. Europar Batasunak eta Turkiak sinatutako akordioaren ondorioz, 60.000 pertsona daude Greziako errefuxiatu guneetan, ez atzera ez aurrera. Bizirautea beste itxaropenik ez dute, eta helburu hori ez dute erraza oso baldintza txarretan bizi baitira.
Hondartzako hilotz txikiaren argazkiak jendartearen bihotzak hunkitu zituen, eta asko dira errefuxiatuei laguntza eman dietenak. Horretarako mila modu daude. Auzo edo herri mailan janari eta jantzi bilketak eginez, esaterako. Eta beste askok euren bizimodua eten eta Greziara joatea erabakitzen dute, ahal duten neurrian eta moduan laguntzeko.
Agintarien konpromisoa zoritxarrez ez da jendartearen mailakoa, eta erabaki politikoek ez dute egoera konpontzen laguntzen.
Haurraren heriotzaren urteurrena probestuko du jendarteak berriro erantzun bateratu bat emateko. Hainbat herritan, tartean Donostian,