Apartamentu turistikoak kontrolatzeko batzorde bat sortuko dute
Donostiako Udalak neurriak hartzea erabaki du: batzorde tekniko bat sortuko dute gaia aztertu eta neurriak hartzeko.
Sail ezberdinetako teknikariek eta udal gobernuko hainbat kidek osatuko dute batzordea. Gutxienez hilean behin elkartuko dira. Turismo eredua eta garapen ekonomikoa aztertuko dituzte; Sustapenak egindako txosten aztertuko dute; eta behar diren arau edo aldaketak proposatuko dituzte, hiriko ostatu eskaintza kalitatezkoa eta orekatu izan dadin.
Erabilera turistikoko apartamentu eta etxebizitzen eskaintza oso azkar hazi da hirian. Sustapenak egindako azterketa baten datuen arabera, eskaintza arautu eta ez arautua batuta, 4.458 leku eskaintzen ditu ostatu mota honek; hiriko ostatu eskaintza osoaren %30,3.
Gero eta atari digital gehiago daude gainera, apartamentu edo etxebizitza turistikoak eskaintzen dituztenak. Horrek gorakada nabarmena eragin du bisitari kopuruan, eta baita ekonomian ere. Batetik etxe-jabeek edo bitartekariek jasotzen dituzten diru sarreretan, eta zeharka ostalaritzak dituen irabazietan.
Baina etxebizitza pribatuak turisten alokairurako erabiltzeak, bizi toki gisa nahi dutenentzako eskaintza gutxitzea dakar, eta alokairuak, orohar, garestitu egin dira.
Gainera, egoera hau ez da ondo egokitzen ordenamendu juridikoan. Errealitate konplexua denez, eta azkar garatzen ari denez, araudia zaharkitua geratzen da, eta eskumena duten erakundeen artean ez dago erantzun bateraturik.
Hori dela eta,