The Brian Jonestown Massacre, Gazteszenan
https://youtu.be/-n1c2pOq0TY
Sarean “urteko kontzertua” izango dela zabaltzen ari da. The Brian Jonestown Massacre (BJM), rock neopsikodelikoa egiten duen taldea Gazteszenan izango da asteazkenean, irailaren 7an (20:30). Anton Newcombe-k zuzentzen du taldea. San Franciscon (AEBak) 90eko hamarkadan osatu zuten taldea Newcombe, Matt Hollywood, Ricky Rene Maymi, Patrick Straczek eta Travis Threlkel-ek. Sarrerak 25 eurotan eskuratu ahal dira. Leihatilan, 30 eurotan.