Euskara ikasteko kanpaina abiatu dute udalak eta euskaltegiek #Euskaldunizate lelopean
www.donostia.eus eta www.donostiaeuskaraz.eus).
Diru laguntzak jaso ahal izateko, honako baldintzak bete behar dira: 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatua egotea, edo egoitza soziala Donostian duen entitate edo zerbitzu enpresa batean lan egitea. Jasotzeko, berriz, honakoak bete behar dira: euskaltegi batean matrikulatua egotea, eskabidea eta derrigorrezko dokumentazioa ezarritako epean aurkeztea eta ikasturte amaieran, gutxienez, azpi-maila bat gainditu eta %85eko asistentzia egiaztatzea.
Lehengo urtean
2015-2016 ikasturtean neguko ikastaroetan 3.926 lagun aritu ziren euskara ikasten, horietatik 1.294 pertsonek eskatu zituzten diru laguntzak eta 1.000 lagunek jaso zuten (%77,28).
Euskaltegietako ordezkariek azaldu dute euskara ikastea “lasterketa” bat bezala dela: “Jendeak Behobia prestatzen duen gisan hasi behar du euskara ikasten, helmuga argia da, euskaraz hitz egitea”.
Hiriko euskaltegiekin eta zentro homologatuekin batera euskara ikasteko kanpaina jarri du martxan Donostiako Udalak #Euskaldunizate lelopean.
Elkarlanean “Donostia euskalduntzea” da asmoa. Miren Azkarate euskara zinegotziak azaldu du euskaltegien sare garrantzitsua duela hiriak eta euskaltegiek ikasleen “beharretara” egokitutako ikastaroak eskaintzen dituztela. Izan ere, euskaltegiek aurrez aurreko ikastaroez gain internet bidez autoikaskuntza ikastaroak egiteko aukera ere eskaintzen dute.
Udalak 301. 463,75 euro bideratu ditu aurten donostiarren euskalduntzean laguntzeko.
Diru laguntzak
Diru laguntzak eskatzeko epea urriaren 3tik azaroaren 18ra bitartekoa da. Eskaera udaleko bulegoetan, Euskara Zerbitzuan edo internet bidez egin daiteke (