Hyedra eta Yawning Man, Dabadaban
Post rock eta stoner doinuak ekarriko dituzte Egiara.
Gaur gauean bi talde hartuko ditu Dabadabak. Donostiako Hyedra taula gaienra igoko da Egiako aretoa post-rockaz betetzeko. All Became Dust, Mayhem, Krilin, Thanks to losers, Cohen eta The Animal Within taldeetan jo izan duten musikariek sortu dute Hyedra. Bigarren taldea Yawning Man izango da. Kaliforniako Palm Desert-etik etorriko da, stoner soinuak jotzeko prest.
Sarrerak 10 eta 12 eurotan daude salgai.