Loiolako topoaren lanak. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Loiolan Euskotreneko geltoki berriko lanek aurrera jarraitzen dute. Aurreikusitako epe eta erritmoan ari dira. Dena dela, geltokiko lanak bukatu eta inguru guztia txukuntzeko hitzarmen bat sinatu berri dute Donostiako Udalak eta Eusko Trenbide Sareak. Horrela, “bakoitzak bere konpromisoei eutsiko diela” nabarmendu du alkateak.
Izan ere, geltokia bera eta trenbideko lanak ETSri dagozkio, baina inguruko urbanizazio lan guztiak udalari.
Hala,
2017rako 1,103.000 euroko partida onartu du udal gobernuak, sortuko den inguru berriko egokitze lanak egiteko.