
Sasibill Lirika Elkartearen eskutik opera eta zarzuela emanaldiak egingo dituzte Viktoria Eugenian.
Marina opera ikuskizuna eskainiko dute irailaren 6an eta 7an arratsaldeko 20:00etan eta
La alegria de la huerta zarzuela, berriz, irailaren 10etan eta 11an ordu eta leku berean.
Emilio Arrietaren obra da
Marina. 1855ean egin zuten lehenengoz zarzuela bezala Madrilen, baina opera bat da izatez. Marinaren maitasun istorioa kontatzen du obrak. Hiru dira protagonista nagusiak Marina, Jorge eta Pascual. Azken honen paperean egongo da
Iosu Yeregi donostiarra.
Asteburuan, berriz, zarzuela emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da
La alegria de la huerta ikuskizunarekin. Murtziako ijito familia baten abenturak kontatzen ditu ikuskizunak.
Bi obrak
Arkaitz Mendoza donostiarraren gidaritzapean egingo dituzte. Sarrerak salgai daude
Donostia Kultura webgunean. Mendoza zuzendariari eta Yeregi abeslariari egindako elkarrizketa kaleratuko du IRUTXULOKO HITZAk ostiralean.