Sebas Lasa preso donostiarrak gose greba hasi du Huelvako espetxean
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du Huelvako espetxean (Espainia) dauden euskal presoek txandakako gose greba bat hasi dutela eta astero preso batek egingo duela baraualdia. Herritarrak presoen egoerarekin «kontzientziatzea» dute helburu. Donostiako Sebas Lasa presoa ari da aste honetako txanda egiten. Irailaren 4an hasi zuen gose greba, larriki gaixo dauden presoen alde.