Hainbat bizilagunek hartu dute parte alkatearen aukeraketan. (Argazkia: Malen Aldalur)
Eguraldia lagun izan ez badute ere, pozik hasi dituzte jaiak Intxaurrondo Zaharreko bizilagunek.
Txupinazoaren aurretik alkatea aukeratu dute. Duela urte batzuetatik auzoko alkatea aukeratzen dute bizilagunek; hainbat hautagai aurkezten dira, eta txupinazoaren egunean bertan hauteskundeak egiten dituzte.
Arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak bitartean egon da hautetsontzia zabalik. Ume, gazte zein heldu hurbildu dira gustuko alkatearen alde botoa ematera.
Sei hautagai zeuden: Markel Aldai, Traganarrua; Kinki, Matxikanbo; Asier Gonzalez; Longi; Asier Lakadena,IRB; Ugaitz Elizaran, 11 Tribu; eta Melendi. Asier Lakadena gailendu da, eta bera izango da aurtengo Intxaurrondo Zaharreko alkatea. Asier Gonzalezek, lehengo urteko alkateak, eman behar zion erreleboa baina Lakadena falta zela eta, berak hartu du hitza txupinazoaren aurretik.
Alkatearekin batera urteko intxaurrondotarra ere aukeratu dute; Zaporeak proiektuko kide bat izan da omendua, errefuxiatuekin egiten duten lana eskertzeko.
Txupinazoaren ondoren festan jarraitu dute bertaratutakoek. Aurreskua dantzatu dute bi lagunek eta abesbatzak goxatu ditu auzotarren belarriak.
INTXAURRONDO ZAHARREKO JAIAK – 2016ko EGITARAUA
Irailak 8, osteguna
- 17:00-19:00. Alkatetzarako hauteskundeak.
- 19:00. Pintxo poteoa auzoko tabernetan zehar.
- 20:00. Jaien hasiera ekitaldia: alkatearen izendatzea, urteko intxaurrondotarari saria, txupinazoa, festara.
- 20:30. Sardina jatea.
- 21:30. Bertso poteoa: Unai Gaztelumendi eta Eñaut Martikorena.
- 23:30. Dantzaldia DJ Jo ta txo-ren eskutik.
Irailak 9, ostirala
- 11:00. Umeentzako apar festa.
- 12:00. Inaxio Perurenaren erakusketa.
- 17:30. Haur ikuskizuna: Tor Magoa, Hator Magiara.
- 18:00. Buruhandiak eta txokolate jatea.
- 17:30. Pala finala.
- 18:00. Argazki zaharren emanaldi eta erakusketa aiton-amonen etxean.
- 19:00. Mozorro poteoa elektrotxarangarekin girotua.
- 21:30. Afari herrikoia.
- 23:00. Zezen suzkoa.
- 23:00. Kontzertuak: Ezustean + Ziribulio sound sistem + Bad sound system.
- 00:30. Ostruka arrautz frijitzea.
Irailak 10, larunbata
- 11:30. Sagardo eguna.
- 11:30. Umeentzako herri kirolak.
- 12:30. Ibiri ganadutegia umeentzat: bigantxa, basurde eta pottokak.
- 14:00. Patata tortilla txapelketa (tortillak 12:00etatik aurrera eraman behar dira).
- 14:30. Kuadrilen bazkaria.
- 16:00. Toka txapelketa.
- 17:00. Umeentzako Xake txapelketa.
- 18:00. Buruhandiak eta txokolate jatea.
- 18:00. Herri kirol desafiyoa: Intxaurrondo Vs Igeldo Vs Gros.
- 20:30. Afaria: plater konbinatuak.
- 23:00. Zezen suzkoa.
- 23:00. Kontzertuak: Pelayo y sus malditos + Iñigo Perurenarekin dantzaldia karaokearekin.
Irailak 11, igandea
- 11:00. Intxaurrondo Zaharreko Bigarren Eskuko IV. Azoka.
- 12:00. Marmitako txapelketa.
- 14:00. Bazkari herrikoia.
- 16:00. Mus txapelketa (Erdikoa tabernak babestuta).
- 17:30. Haur ikuskizuna: Patata Tropikala Eguzkilorea.
- 18:00. Futbolin txapelketa.
- 19:00. Balfolk saioa: Irutxulo Folk taldea, Antiguako Munduko Dantzak taldearekin.
Irailak 12, astelehena
- 11:00. Meza Asuncion elizan.
- 12:30. Luntxa Arzak Ortzeok elkartean.
- 18:00. Bingo berezia sari sorpresarekin, Zaharren egoitzan.
auzoetako jaiei buruzkoak atal batean bildu ditugu.