TAO sistema jarriko dute Egia osoan
Aparkalekuen %80a bertakoentzako izango da.
Donostiako Udalak; gaur egun auzoaren behealdean bakarrik ordaindu behar da aparkatzeagatik. Hau da, Atotxan, Egiako aldapan eta Tejeria kaleko bi zatitan.
Hori dela eta, asko dira Egian autoa aparkatu eta hiriko beste zonalde batzuetara lanera, erosketak egitera edo eguna pasatzera joaten direnak. Udalak emandako datuen arabera, Egian autoa uzten duten gidarien %68a kanpokoa da.
Auzo guztira zabalduko duten TAO sistemaren bidez, aparkatzeko 1.500 leku sortuko dira. Horietatik 532 bertakoentzako izango dira; TAO berderako 753 leku; 175, TAO komertziala; eta 40 leku zama lanetarako.
Ordainketa sistema berria 2017. urte erdialderako abian egotea espero dute.
Egiatarrek autoa aparkatzeko duten arazoari konponbide bat eman asmoz, TAO sistema auzo osora zabaltzea erabaki du