Erraustegiaren aurkako giza katea. (Argazkia: Malen Aldalur)
Kontxako banderak biltzen duen jende kopuru handia baliatuz, giza katea egin zuten igandean hondartzan erraustegiaren aurkako hainbat mugimenduk.
Donostia Bizirik taldeak eta Errausketaren Aukako Herri Plataforma Koordinatuak deitu zuten “errausketaren aurkako eta osasunaren aldeko” mobilizaziora.
11.30etan hasi zuten giza katea eta estropadak iraun bitartean “Errausketarik ez” jartzen zuen pankarta handi bat egon zen Kontxako pasealekutik zintzilik.
Erraustegia ingurumenerako “kaltegarria” izateaz gain, proiektua “esku pribatuetan” utzi dutela eta herritarrak “hipotekatuko” dituela salatu dute.