Euskarazko meme lehiaketa jarri du martxan Bagera Elkarteak
Bagera Euskaltzaleen Elkarteak memelarien 2. lehiaketa jarri du martxan irailaren 12tik 19ra bitartean.
Euskarazko memeak zabaldu beharko dira Twitter bidez #memelariak traolarekin, eta hiru onenak sarituko dituzte.
Parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: Donostiarra izatea (edo bertan lan edo ikastea) eta 2016-2017 ikasturterako asmo, nahi, desio edo bestelakoekin meme bat sortzea.
Hauek izango dira lehenengo hiru irabazleentzako sariak:
- Bageraren urteko bazkidetza eta katilu esklusiboa.
- Bageraren kamiseta
- Bageraren poltsa