Hautagaiekin aurrez aurre hitz egiteko aukera emango du Garoak

Garoa liburu dendako sotoan sortutako ataria
Osoigo.com parte hartze plataforma Garoa liburu-dendako sotoan sortu zen. Espainiar Estatu osoko politikariei galderak bidaltzeko ataria da, eta jada 35 alderdi ezberdinetako 615 politikarik parte hartzen dute bertan. Galdera bota orduko, plataformak lortu beharreko babes kopuru bat zehazten dio erabiltzaileari, eta sare sozialetan zein lagun artean mugitu eta babesak lortutakoan politikariak galdera erantzuten du. Ez da lehenengo aldia Osoigok Foro bat antolatzen duena, Kongresurako hauteskundeen baitan ere egin baitzen eztabaida bat Garoan bertan.
#BIRRABAT. EGITARAUA.
Irailak 12, astelehena, 19:00etan. #BirraBat Pili Zabala
Irailak 13, asteartea, 19:00etan. #BirraBat Borja Semper
Irailak 14, asteazkena, 19:00etan. #BirraBat Maddalen Iriarte
Irailak 20, asteartea, 17:00etan. #BirraBat Idoia Mendia
Irailak 21, asteazkena, 19:00etan. #BirraBat Arantza Tapia