XVIII. Mikologia eta Gastronomia Jardunaldien aurkezpena. (Argazkia: Malen Aldalur)
Hemezortzigarren urtez jarraian mikologia eta gastronomia jardunaldiak antolatu ditu Loiolatarra Elkarteak irailaren 12tik 25era bitartean. Hainbat erakunde, norbanako eta elkarteren laguntza izan dute jardunaldiak aurrera eramateko: besteak beste, Patxi Lago eta Juan Mari Oderiz, antolatzaileak; Jon Orueta, Kultur Etxeko zuzendaria; Daniel Palacios, mikologian aditua; Mikel Frenedilla, Laboral Kutxako koordinatzailea; eta Ander Edo, Sustrai Aisialdi Taldeko kidea.
Jardunaldi “parte hartzaileak” izatea nahi dutela azaldu dute: “Auzoa festaren parte bihurtu nahi dugu”. Horretarako, “adituentzat eta arituentzat interesgarriak” diren zenbait hitzaldi antolatu dituzte iralaren 12tik 21era. Egitaraua beste urteetakoaren antzekoa bada ere, azken egunean zenbait berritasun egongo direla azaldu dute, gehienak irailaren 25ean.
Izan ere, Perretxiko Jaia egingo dute jardunaldiari amaiera emateko: “Egun handia izaten da eta hainbat ekitaldi ezberdin egongo dira”. Guztien artean perretxiko dastaketa azpimarratu dute. Dena den, “auzotar guztien nahiak” betetzeko asmoarekin beste zenbait jarduera ere egingo dituzte: besteak beste, haurrentzako jolasak, Ibaiertz Abesbatzaren emanaldia eta pintxopote mikologikoa.
Gaineratu dute, perretxikoak biltzeko eta sailkatzeko aukerez gain dastatzeko tartea ere egongo dela. Informazio guztia
Loiolatarra Elkartearen webgunean.