Udal agintariek Uliako parkearen inguruan eztabaidatuko dute
Koldo Mitxelena Kulturunean egingo dute mahai-ingurua, 19:00etan.
Uliako auzo elkarteak udal talde politiko guztietako ordezkariak mahai beraren bueltan eseriko ditu. Ulia-Ategorrietako mintegietako natur ondarea izango dute hizpide.
Eneko Goia alkate jeltzalea; Ernesto Gasco sozialista; EH Bilduko Amaia Almirall; Miren Albistur popularra; eta Irabazi Donostiako Loic Alejandro izango dira hizlariak.
Koldo Mitxelena Kulturunean egingo dute mahai-ingurua, 19:00etan hasita.