Auzotik munduko ekonomia eraldatu al daiteke?
AntiguaOtarrak kontsumo taldeak honako galdera jarri nahi du mahai gainean: Auzotik mundoko ekonomia eraldatu? Antiguako Txantxarreka piztuko du gogoeta, solasaldi bat egingo baitu gaztetxean irailaren 14an, asteazkena (19:00). Herri hezkuntzan eta ekonomia solidarioan aditua da Brasilgo Ana Luzia Alvares de Laporte; eta Enpresa eta hezkuntza kooperatiboan aditua da Danimarkako Gurki Jakobsen. Biak izango dira solasaldi honetako protagonistak. Herri hezkuntzaz, ekonomia solidarioaz, enpresa kooperatiboaz eta agroekologiaz mintzatuko dira.