
64. Donostia Zinemaldiko filmak ikustera gonbidatu nahi zaitugu. Harpideduna edo sustatzailea bazara, aukeratu behealdean eskaintzen dizkizugun filmeetako bat, deitu 647 31 97 61 telefono zenbakira eta zuzenean eskuratuko dituzu, zozketarik egin gabe. Deitzen duen lehenengoak izango ditu aukera gehien; beraz, azkar ibili!
Sarrerak Bagera elkartearen egoitzan jaso beharko dira: Hernani kalea, 15 (Erdialdea).
Irailak 16, ostirala
- 16:30. Mugaminak. Principe.
- 20:00. Sipo Phantasma. Tabakalera.
- 20:15. Pedalo. Principe.
- 22:30. Mugaminak. Trueba.
Irailak 17, larunbata
- 18:30. Oihalak adarretan. Principe.
- 18:30. Mugaminak. Trueba.
- 19:30. Surfers Blood. Principe.
Irailak 18, igandea
- 18:30. Surfers Blood. Principe.
- 20:30. Iragan gunea Berlin. Principe.
- 22:45. Itsasoaren alaba. Principe.