Zinemaldirako 1.000 sarrera banatuko dituzte langabeen artean
Aurten ere udalak Zinemaldirako 1.000 sarrera banatuko ditu langabe donostiarren artean.
Sail ofizialerako bi sarrera eskura ditzake doan pertsona bakoitzak. Horretarako, inprimaki bat bete eta langabezian daudela ziurtatu beharko dute Lanbide edo Darde ziurtagiria aurkeztuta.
Dagoeneko eska daitezke sarrerak. Udalak Donostia.eus atariaren bidez egitea aholkatu du, baina 010 telefonoaren bidez eta Udalinfo-ren bulegoetan ere egin daitezke eskariak.
Behin eskaria eginda, udaletxean jaso beharko dituzte sarrerak.


