Oraingoan bizikletaz iritsiko dira Musika Parkean jaialdira
biziz.dss2016.eu webgunean.
Bost espedizioak elkarrekin helduko dira igandean Donostiara, eta azken kilometroetan haiekin bat egiteko gonbita luzatu dute antolatzaileek. Mugikortasun astearekin bat egiten du gainera iritsierak, eta ongietorri berezi bat prestatu dute. Urnietatik eta Hendaiatik abiatuko dira bost espedizioak, igande goizeko 8:30ean. Donostian elkartzeko hainbat aukera daude: 11:15ean Herrerako Euskotrenen geltokian eta EHUko Carlos Santamaria zentroaren parean izango dira. 11:45ean izango dira Alderdi Ederren.
Egiako parkea izango da helmuga puntua eta Musika Parkean jaialdiaren saio berezi bat antolatu dute Biziz enbaxada jasotzeko. Bizikletak aparkatzeko gune berezi bat prestatu dute, eta egun osora luzatuko da jai giroa, hainbat kontzerturekin.
Hona egitaraua:
12:00etan, Lauroba.
13:00etan, Santi Campos.
14:00etan, #franco.
15:00etan, Kokosha.
16:00etan, Oso Fan.
17:00etan, Stay.
Judith Argomaniz dantzari eta koreografoaren emanaldia.
18:00etan, Tremenda Trementina.
19:00etan, Grises.
Eta dj gunean: Guille, Alex, Mato, Las Marines eta Saioa Susie 0.
Igandean helduko dira DSS 2016ren Biziz enbaxadaren bost espedizioak Donostiara. Ia 15.000 kilometro egin dituzte Europako 19 herrialdetan barrena, bost ibilbide tematikotan banatuta: arkitektura eta hirigintza; gastronomia; bioaniztasuna; komunitateak; eta sexualitatea.
Las Palmas, Atenas, Kopenhage, Konstantza eta Kaliningradotik abiatu ziren ekainean, eta ibilbide guztian zehar ikusitakoak eta ikasitakoak jaso dituzte bitakora-koaderno batean. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez daude eskuragarri