Udalak zabaldutako lehiaketaren baldintzak azaldu ditu Ricardo Burutaran zinegotziak.
Semaforoak, Egian. (Argazkia: Agurtzane Altuna)Agurtzane Altuna
Ricardo Burutaran EH Bilduko zinegotzia oso kezkatua agertu da gaur, prentsaren aurrean. Zinegotziak azaldu duenez, arriskuan daude hiriko semaforoen mantenuko langileen postuak. “Udalak lehiaketan jarritako baldintzen arabera, egungo enpresak ez badu irabazten, langileak kaleratuko dituzte. Horrela, hamar langile izango lirateke kaltetuak, baina bide beretik jarraitu ezkero, ehundaka langile izan daitezke”, azaldu du Burutaranek. Lan baldintzek eta zerbitzuak berak okerrera egingo luketela aipatu du, eta argizteria edo garbiketa zerbitzuetara zabaldu daitekeela erabakia. “Eskatzen diegu erabakia berriz pentsatzeko, sindikatu guztiek aipatzen dituzte eskubideak errespetatuz”.