Miguel, El Polborineko kidea, tabernako terraza.
Parte zaharrari eta kaiari itsatsita dago Urgull mendia. Maldan gora eta behera leku polit bat baino gehiago aurkitu daitezke. Bertan dago El Polborin taberna hiriari parez pare begira.
Askok ezagutzen duten arren, Urgull mendiko zirrikituetatik galduta espero gabean egiten dute hainbatek tabernarekin topo. Oinez bakarrik iritsi zaitezke, eta ez dago gidatzen zaituen seinalerik; hori da hain zuzen, El Polborineko kideei gehien gustatzen zaiena.
Mendiaren izaerari eutsi nahi dio tabernak eta bertako langileek azaldu dute ez dutela “Donostiako betiko terraza elegante horietako bat izan nahi”.
Urgull mendian dagoen tabernari buruzko erreportajea kaleratuko du ostiralean IRUTXULOKO HITZAk.