Bizikleta martxa egingo dute arriskuan dauden lekuak bisitatuz, larunbatean.
Ondarearen babeserako lanean ari diren hainbat eragiletako ordezkariak. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Hiriko ondare historikoa salbatzea dute helburu hiriko hainbat elkartek. Helburu horrekin, batu eta bizikleta martxa bat antolatu dute, larunbat goizerako, irailak 17. Arriskuan dauden monumento eta guneak ezagutzeko aukera izango dute partaideek, ibilbide ludiko bat osatuz. Guztiaren berri emateko elkartu dira Ancora elkarteko Alberto Fernandez, SOS Mirakruz 19 elkarteko Josean Arrieta eta Uliako bizilagunen elkarteko Leire Rodriguez.
Sentsibilizazioa eta aldarrikapena bilduko dituzte, eta herritar guztiei zabalik dagoela nabarmendu dute. Gainera, gogorarazi dute, larunbatean Europako ondarearen jardunaldia izango dela.
Donostiako ondarea arriskuan lelopean, bizikleta txangoa 11:00etan irtengo da Ondarretatik, eta 14:00ak inguruan bukatuko da, Ulian. Hauek izango dira geldialdiak:
- 11:00. Ondarreta, Villa Kanimar (Infanta Cristina, 18).
- 11:45. San Bartolome Komentua + Villa Zerutxo + Villa Argialde (Aldapeta 1 eta 5)
- 12:15. Arte Ederren eraikina (Urbieta, 61).
- 12:45. Flamenkoenea (Mirakruz, 19).
- 13:30. Uliako mintegia (Ulia paselekua, 15)
- Bukatzeko, piknika.