Liher taldeak bere lehen diskoa kaleratuko du irailean
Bederatzi abestik osatzen dute 'Hauts' izeneko diskoa.
Irailaren 30ean Dokan aurkeztuko du Liher taldeak bere aurreneko diskoa. ‘Hauts’ du izena eta bederatzi abestiz osatua dago.
2016ko ekainetik abuztura bitartean autoekoitzi dute taldekideek. Gai asko landu dituzte euren lehen lanean: besteak beste, beldurrak, kontraesanak, inozentzia, manipulazioa eta denboraren iragana.
Lide Hernando bakarlari donostiarra izan zen gerora Liher bilakatu den proiektuaren lehen hazia jarri zuena. Dena den, gaur egun lau pertsonek osatzen dute taldea: Iñigo Etxarri, Joshka Natke, Ekaitz Otxoa eta Lide Hernando .
Hernandok bakarlari gisa abesten zituen abestiei “rock ukitua” eman eta hainbat kontzertu eskaini dituzte aurten Euskal Herriko zenbait txokotan. Orain, kantu berriekin eta gogoz beteta datoz disko berriarekin.
Irailaren 30ean aurkeztuko dute diskoa Dokan eta urrian hainbat kontzertu eskainiko dituzte.
Urriak 1 Zumaiako Gaztetxea
Urriak 2 Lekunberri kantina
urruak 5 Ondarru Arrigorri
Urriak 7 Laudioko Orbeko Etxea
Urriak 8 Oñatiko Gaztetxea
Urriak 9 Ziburu Maitenia
Urriak 15 Mutrikuko Gaztetxia
Taldeari buruzko informazioa gehiago hemen.