Mozorrotuta hasi dituzte Porrontxoak. (Argazkia: Malen Aldalur)
Egiako bizilagunak jaietan daude igandera arte. Arratsaldeko 5.30etan
hasi dute festa ofizialki haurren jaitsierarekin. Izan ere, lehengo astetik dabiltza festa giroan. Porrontxorekin eta Porrontxinarekin batera kalejiran pozik jaitsi dira haur eta helduak eskutik helduta leihoetara hurbiltzen ziren guztiei ura eskatuz. Bustialdi ederrak hartu dituzte batek baino gehiagok.
Ondoren,
haurrentzako Sardiña Prexkue ikuskizuna eskaini dute Plaza Haundin. Batera eta bestera ibili dira umeak sardina bila.
Haurren etxeratzeko ordua hurbildu ahala, gazteak azaldu dira plazara;
kuadrilla handietan eta mozorrotuta. Arratsaldeko 20:00etan Tabakalera inguruan elkartu eta
txupinazoa bota dute Trebeska Dantza Taldeko kideek. Danbatekoarekin batera dantzan hasi dira auzotarrak. Festa hasi besterik ez da egin. Musikaren erritmora auzoan gora egin dute jaietako lehenengo gaua indartsu hasteko.
Datozen egunetarako ere egitarau oparoa prestatu dute.
EGITARAUA
Osteguna, irailak 15
- 16:45. Trikitilariak, Aldakoenea egoitzan.
- 17:00. Buruhandi eta erraldoiak.
- 17:30. Haurren Jaitsiera.
- 18:00. Haurrentzako Sardiña Prexkue ikuskizuna. Plaza Haundin.
- 20:00. Pregoia eta txupina. Ondoren, Kuadrillen Igoera.
- 22:00. Karaokea eta karrozen lehiaketa.
- 22:30. Gozo gozo taldearen emanaldia.
- 22:30. Baldarrak txaranga.
- 00:30. Kuadrillen jolasak, Plaza Haundin.
Ostirala, irailak 16
- 8:00. Diana.
- 11:30. Haurren entzierroa.
- 12:00. Hiru ipuin, hamaika irri ikuskizuna.
- 12:00. Hamabitakoa.
- 17:00. Goitibehrrak Egia kalean.
- 17:00. Buruhandi eta erraldoiak.
- 18:00. Haur jolasak.
- 19:00. Elektrotxaranga.
- 20:00. Haurrentzat afari-merienda.
- 21:00. Beteranoen afaria.
- 21:30. Zezen-suzkoa.
- 22:30. Dantzaldia: Trakets, Tajon Prieto y los Kuajalotes.
- 23:00. Guatekea, Tejerian.
- 23:30. Elektrotxaranga.
Larunbata, irailak 17
- 8:00. Lagunak Txaranga.
- 11:00. Haurrentzako jolasak, Egiako parkean.
- 11:00. Haurrentzako tailerrak, Blas de Otero plazan.
- 11:00. Pala finalak.
- 11:00. Jotak, Plaza Haundin.
- 12:00. Pizzak egiteko tailerra, Tabakaleran.
- 12:30. Dantza kale pote.
- 14:30. Herri bazkaria, Plaza Haundin.
- 17:00. La Joderera, Plazan Haundin.
- 17:00. Buruhandi eta erraldoiak.
- 17:00. Gazte jolasak.
- 17:00. Eskubaloi txapelketa, kiroldegian.
- 17:00. Mus txapelketa, Agreda tabernan.
- 18:00. Beteranoen jolasak, Tejerian.
- 18:00. Haurrentzako karaokera, Plaza Haundin.
- 18:00. Twister, Plaza Haundin.
- 18:30. Maskarada.
- 19:30. Poemaskarada, Plaza Berrin.
- 20:00. Herri Krosa.
- 21:00. Zezen suzkoa.
- 21:30. Kuadrillen afaria, Tejerian.
- 22:00. Iraunkorrak txaranga.
- 22:00. Laiotz, Plaza Berrin.
- 22:30. Rock gaua, Plaza Berrin.
- 1:00. Rock Kam Broom.
- 1:00. Lauroba eta DJ Miau, Plaza Berrin.
- 1:00. Baldarrak txaranga.
Igandea, irailak 18.
- 7:00. Herri txaranga.
- 8:00. Gosaria, Plaza Haundin.
- 11:00. Egia Alai kalejira.
- 11:00. Pilota finalak.
- 12:00. Sagardo dastaketa.
- 14:30. Herri bazkaria.
- 17:00. Herri kirolak.
- 17:30. Kontzertuak, Plaza Haundin: Koban, Joseba B. Lenoir Trio.
- 19:00. Sardina jatea.
- 20:00. KilkerBand txaranga.
- 22:00. Azken traka.
- 00:00. Gui ar de Guorld, Ostotsa tabernan.