Ondarretako Villa Kanimar etxearen eraistea gelditu dute
Bizikleta martxa egingo dute larunbatean, hiriko hainbat eragilek, ondare historikoa babestuz. Hain zuzen ere, Villa Kanimar-en hasiko dute txangoa, bere berezitasunen berri emanez.
Ondarretan eraikin bat botatzen hasi ziren astelehenean, hondeamakina batekin, baina egunean bertan eraistea geratzea erabaki zuen udalak, prebentzio gisa. Izan ere, segurtasun hesiek beharrezko neurriak betetzen zituztela ziurtatu nahi izan dute.
Ingurua aztoratu zuen hondeamakinaren etorrerak, eta etxebizitzaren inguruan kartelak ikus daitezke itsatsita, udalari eraistearen ardura botatzen.
Larunbatean, bizikleta martxa