(Bideoa) Hitchcocken urratsak jarraitzen dituen erakusketa bat ikusgai dago 2016 gunean
Donostia Zinemaldiaren barruan, 1958an, zinemagileak egin zuen bidaia kontatzen du 'Welcome Mr. Hitchcock' erakusketak.
Lide Ferreira
1958an, Donostiako Zinemaldiak Vertigo filmaren mundu mailako estreinaldia hartu zuenean, Alfred Hitchcockek eta bere emazte Alma Revillek Euskal Herrira egin zuten bisita kontatzen du Welcome Mr. Hitchcock erakusketak, egunkari pertsonal gisa. Kronologikoki eta urratsez urrats, zinema zuzendariak Biarritz, Hendaia, Donostia, Pasai Donibane, Baiona eta Lurda bisitatu zitueneko lau egunen kontakizuna jasotzen du. Erakusketak bidaia hura berregin du eta, iraganarekin jolastuz, gaur egun arte ekarri. Suspensearen maisua izan zenaren alderdirik ezezagunena erakusten du argazki ibilbide horrek ehun irudi hartzen ditu, gehienak berriak, iraganera bidaiarazteko eta garai hartako moduak eta modak gogora ekartzeko.
Donostia Zinemaldiak irauten duen bitartean, hau da, irailaren 26ra bitarte, erakusketa etengabe egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 20:00etara, Donostia 2016 gunean. Hortik aurrera, ordutegia ondorengoa izango da: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea