Donostiarrak ezin izan du igoera lortu
Bermeon eta Portugaleten izan ziren estropadak, TKE Ligako azken bi jardunaldien baitan. Ares eta Ondarru izan ziren onenak bi egunetan, eta horiek lortu dute igoera. Portugaletek azken lekua bete zuen bi egunetan, eta TKE ligatik KAE-1 ligara jaitsiko da.
Edonola, denboraldi oso polita osatu du Donostiarrak, azken urteotako gorakadaren erakusgarri. KAE-1 ligan bandera bat eskuratu du, eta bigarren postuan geratu da; Kontxako bigarren jardunaldian, borroka polita izan zuen Tiranekin; eta play offetako ere oso txukun aritu da, ametsa lortu ez badu ere.
TKE Ligara igotzeko play offa jokatu zuen Donostiarrak asteburuan, lehen aldiz; baina ezin izan zuen ametsa eskuratu. Bi egunetan hirugarren lekuan geratu zen hiriko ontzi zuria, eta, ondorioz, datorren denboraldian ere KAE-1 Ligan jarraituko dute.