Larunbat arratsaldean jokatutako krosa. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Egiako jaien aitzakian, Porrontxotako XIX. krosa jokatu zuten 60 lagun inguruk, larunbat arratsaldean. Ia zazpi kilometroko ibilbidea egin zuten partaideek, Plaza Haunditik abiatuta, eta Hernaniko Ibai Alba (19.29) eta Egiako Rocio Risquez (24.09) izan ziren azkarrenak. Gizonezkoetan, Loiolako Alvaro Calderonek (19.57) eta Irungo Victor Madejonek (20.06) osatu zuten podiuma; emakumezkoetan, aldiz, Hendaiako Tania Arriaran (25.06) eta Intxaurrondoko Maialen Perez (25.09) izan ziren hurrengo azkarrenak.
IRUTXULOKO HITZAk korrikalari guztien irudiak bildu ditu, bideo batean.