Mintzalaguna kanpaina indartzeko hitzarmena sinatu dute. (Argazkia: Malen Aldalur)
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak euskaltegiekin Mintzalaguna programa indartzeko hitzarmena sinatu berri du. Euskara ikasleei kalean euskaraz egiteko bidea ematen die Mintzalaguna jarduerak – Bagerak sortu zuen programa 1993. urtean–, euskaraz ongi dakitenen laguntzarekin. Akordio honen bidez, euskaltegiek ateak irekitzen dizkiote Bagerari euskara ikasleengana iritsi ahal izateko. Elkarteko kideek gelaz gela azalduko dute Mintzalaguna programa zer den eta nola parte har dezaketen. Urriaren lehenean abiatuko dute Mintzalaguna programa sustatzeko kanpaina.