Antso Jakitunaren kaleko landareak kenduko dituzte. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Amarako Antso Jakitunaren hiribidea komertziorako “erosoagoa eta erakargarriagoa” bihurtzeko hainbat neurri hartuko dituzte. Zehazki,
atari bakoitietan egingo dituzte aldaketak: bertako parterre edo lorategiak kenduko dituzte, erakusleihoak eta tabernak ikusgarriagoak izan daitezen eta irisgarritasuna ere hobetu dadin. Horrela, auzoko komertzioa sustatu nahi dute; jendea bertara erakarri.
SShops Donostia elkartean izena emanda dauden hainbat merkatariren eskaerei erantzunez hartu ditu neurri hauek udalak. Guztira, 1.625.108,78 euroko diru partida erabiliko du horretarako. Gainera, ataria egokitzeko interesa duten merkatari eta ostalariek diru laguntzak eskatzeko aukera izango dute.