Donostiako Orfeoiarekin batera 'A monster calls' filmean ahotsa jarri du Ane Urrutikoetxeak
Jose Antonio Bayona kataluniarraren A monster calls superprodukzioa aurkeztu dute gaur Donostiako Zinemaldian. IRUTXULOKO HITZAk filmean parte hartu duen donostiar bat elkarrizketatu du: Ane Urrutikoetxea kazetaria eta Donostiako Orfeoiko kidea. Ez duzue filmean ikusiko, baina bere ahotsa eta Donostiako Orfeoiarena bai. Bayonaren filmaren musikan parte hartu baitute.
Erlazionatutako edukiaOrfeoiak esnatuko du Bayonaren munstroa